Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Jainkoarengatik, beraz, egizu zin, ez duzula maltzurki jokatuko nirekin, ez neure seme-alabekin, ez hauen ondorengoekin. Ni leial izan nauzunez, emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin eta orain atzerritar gisa bizi zareneko herri honekin.

24. Abrahamek erantzun:—Zin dagit!

25. Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta.

26. Abimelekek erantzun zuen:—Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu, eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21