Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:18-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Ea, hartzazu berriro mutikoa eta ez utzi eskutik, herri handi baten aita bihurtuko baitut».

19. Orduan, Jainkoak ur-putzu bat ikusarazi zion Agarri. Honek zahatoa urez bete eta edaten eman zion mutikoari.

20-21. Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; hau handituz joan zen eta Parango eremuan bizi izan zen. Arkulari trebe bihurtu zen. Amak emakume egiptoar bat eman zion emaztetzat.

22. Aldi hartan, Abimelek erregeak, Pikol gudalburua berekin zuela, Abrahamengana joan eta esan zion:—Jainkoa duzu lagun egiten duzun orotan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21