Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana bete zion.

2. Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian.

3. Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari.

4. Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.

5. Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean.

6. Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21