Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana bete zion.

2. Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian.

3. Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari.

4. Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.

5. Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean.

6. Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera».

7. Eta esan zuen gainera: «Nork esango ziokeen Abrahami, Sarak haurrak izango zituela? Hala ere, bere zahartzaroan, semea eman diot».

8. Isaak handitzen ari zen. Bularra kendu zioten egunean, Abrahamek otordu bikaina antolatu zuen.

9. Ohartu zen Sara, Agar egiptoarragandik Abrahamek izandako semea bere seme Isaakekin ari zela jostatzen.

10. Eta honela esan zion Abrahami: «Bidal itzazu etxetik mirabea eta beronen semea. Honek ez baitu oinordeko izan behar nire seme Isaakekin batera!»

11. Biziki atsekabetu zen Abraham, Ismael ere bere seme baitzuen.

12. Baina Jainkoak esan zion: «Ez zaitez atsekabe zeure mirabe eta mutikoagatik. Egiozu jaramon Sarak esaten dizun guztiari, Isaaken bidez izango baitituzu ondorengoak.

13. Baina zeure mirabearen seme horren bidez ere herri handi bat sorraraziko dut, hori ere zeure seme duzulako».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21