Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 20:14-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat,

15. eta esan zion:—Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen gogokoen duzun lekuan.

16. Sarari, berriz, esan zion:—Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela, denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 20