Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 2:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,

5. ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.

6. Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.

7. Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.

8. Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen, ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona.

9. Orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta besteak dena ezagutzeko ahalmena.

10. Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 2