Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin.

2. Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion.

3. Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.

4. Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,

5. ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 2