Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 19:33-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen.

34. Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik».

35. Gau hartan ere mozkortu zuten aita eta alaba gazteena joan zitzaion. Lot ez zen ohartu noiz etzan eta noiz jaiki zen.

36. Hala, Loten bi alabak haurdun gelditu ziren beren aitarengandik.

37. Zaharrenak semea izan zuen, eta Moab eman zion izen; berau da gaur eguneko moabdarren arbasoa.

38. Gazteenak ere semea izan zuen, eta Ben-Ami eman zion izen; berau da gaur eguneko amondarren arbasoa.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 19