Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 19:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bi aingeruak Sodomara iritsi zirenean, arratsaldean, Lot hiriko sarreran eseria zegoen. Ikusi zitueneko, altxatu eta bidera atera zitzaien. Ahuspezturik,

2. esan zien:—Arren, ene jaunok, zatozte nire etxera, oinak garbitu eta gaua igaro dezazuen. Bihar, goizean goiz, zeuen bidaiari jarraituko diozue.Haiek erantzun zioten:—Ez! Nahiago dugu gaua plazan igaro.

3. Baina Lotek hainbeste erregutu zienez gero, berarekin joan ziren etxera. Afaria prestatu zien, legamia gabeko ogia errearaziz, eta afaldu egin zuten.

4. Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.

5. Oihuka esan zioten Loti:—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin nahi dizkiagu eta!

6. Lot atarira irten, bere atzean atea itxi

7. eta esan zien:—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik!

8. Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba. Aterako dizkizuet zeuen gogara erabil ditzazuen. Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 19