Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 17:23-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Egun hartan bertan, Jainkoak agindu bezala, bere etxeko gizaseme guztiak erdaindu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta esklabo guztiak, nahiz etxean jaioak nahiz diruz erosiak.

24. Erdaindu zirenean, Abrahamek laurogeita hemeretzi urte zituen,

25. eta Ismael semeak hamahiru.

26. Biok egun berean erdaindu ziren.

27. Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 17