Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 13:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari.

6. Horrenbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen;

7. garai hartan, gainera, kanaandarrak eta periztarrak bizi ziren han. Behin batean, liskarra sortu zen Abramen eta Loten artzainen artean.

8. Abramek Loti esan zion: «Senitartekoak gara biok. Beraz, ez dugu bion artean liskarrik izan behar, ezta zure eta nire artzainen artean ere.

9. Bereiz gaitezen, beraz. Hor duzu aurrean eskualde guztia; zuk ezkerrera jotzen baduzu, ni eskuinera joango naiz; zuk eskuinera jotzen baduzu, ni ezkerrera joango naiz».

10. Jaso zituen begiak Lotek eta Jordango ibarra ikusi zuen. Jaunak Sodoma eta Gomorra erraustu baino lehen, ibar hura Tzoar-eraino uretan aberatsa zen: Jaunaren baratzea zirudien, Nilo ibarraren antzekoa.

11. Lotek Jordango ibar osoa hautatu zuen beretzat eta ekialderantz jo. Honela, banatu egin ziren bata bestearengandik.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 13