Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 13:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Lotek alde egin ondoren, honela mintzatu zitzaion Jauna Abrami: «Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera.

15. Ikusten duzun lurralde hau guztia betiko emango dizuet zeuri eta zure ondorengoei.

16. Lurreko hautsa bezain ugari egingo ditut zure ondorengoak: ezin konta ahalako izango dira, lurreko hautsa ezin konta ahalako den bezala.

17. Zoaz orain lurralde hau bere luze-zabalean zeharkatzera, zeuri emango baitizut».

18. Oihal-etxolak bildu eta Hebronen zegoen Mambreren artadian kokatu zen Abram, eta aldarea eraiki zion Jaunari.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 13