Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 13:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Abram, Egiptotik Negev aldera abiatu zen bere emazte eta ondasun guztiekin. Lot ere berarekin zihoan.

2. Oso aberatsa zen Abram. Abere, zilar eta urre ugari zuen.

3. Geldiuneak eginez, Negevetik Betelera itzuli zen, beste behin ere oihal-etxola kokatua zuen lekura, Betel eta Airen artean.

4. Eta lehenago aldarea eraiki zuen leku berean gurtu zuen Jauna.

5. Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari.

6. Horrenbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen;

7. garai hartan, gainera, kanaandarrak eta periztarrak bizi ziren han. Behin batean, liskarra sortu zen Abramen eta Loten artzainen artean.

8. Abramek Loti esan zion: «Senitartekoak gara biok. Beraz, ez dugu bion artean liskarrik izan behar, ezta zure eta nire artzainen artean ere.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 13