Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 11:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak zituen.

2. Ekialdetik etorririk, gizonek lautada bat aurkitu zuten Xinear lurraldean eta bertan kokatu ziren.

3. Honela esan zioten elkarri: «Ea, adreiluak egin eta sutan erre ditzagun». Honela, harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.

4. Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko».

5. Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera,

6. eta esan zuen: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko.

7. Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten».

8. Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 11