Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 10:23-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.

24. Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

25. Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

26. Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,

27. Hadoram, Uzal, Dikla,

28. Obal, Abimael, Xeba,

29. Ofir, Habila eta Jobab izan ziren.

30. Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu ziren, ekialdeko mendietan.

31. Horiek izan ziren Semen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

32. Horiek izan ziren Noeren semeen leinuak, nor bere ondorengo eta herrien arabera. Horiengandik sortu ziren herriak uholdearen ondoren eta hedatu munduan zehar.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 10