Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 10:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak, uholde ostean izan zituztenak.

2. Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren.

3. Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma.

4. Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak.

5. Hauek uharte eta itsas hegira hedatu ziren.Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 10