Itun Zaharra

Itun Berria

Habakuk 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Neure guardia-postuan egongo naiz,neure dorrean zutik,Jaunak zer esaten didan zain,nire kexari zer erantzutenote dion zain.

2. Jaunak honela erantzun zidan:«Idatzi agertuko dizudana,ezarri taulatxoetan,erraz irakurtzeko eran.

3. Ikuskari hau ez da beteko,epea burutu arte,baina badoa helbururantz,ez du huts egingo.Luzatzen bada, zuk itxaron,iritsiko baita,berandu gabe iritsi ere.

4. Harroak ez du bakerik bere baitan;zintzoa, ordea,bere leialtasunari esker biziko da».

5. Benetan, ardoa engainagarri da:harroputz horiez da berearekin irtengo.Herio Leizeak bezalazabaltzen du aho-zuloaeta Herioak bezain aseezina da.Nazio guztiak beretzat hartzen ditueta herri guztiak menderatzen.

Irakurri kapitulu osoa Habakuk 2