Itun Zaharra

Itun Berria

Habakuk 2:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Neure guardia-postuan egongo naiz,neure dorrean zutik,Jaunak zer esaten didan zain,nire kexari zer erantzutenote dion zain.

2. Jaunak honela erantzun zidan:«Idatzi agertuko dizudana,ezarri taulatxoetan,erraz irakurtzeko eran.

3. Ikuskari hau ez da beteko,epea burutu arte,baina badoa helbururantz,ez du huts egingo.Luzatzen bada, zuk itxaron,iritsiko baita,berandu gabe iritsi ere.

4. Harroak ez du bakerik bere baitan;zintzoa, ordea,bere leialtasunari esker biziko da».

5. Benetan, ardoa engainagarri da:harroputz horiez da berearekin irtengo.Herio Leizeak bezalazabaltzen du aho-zuloaeta Herioak bezain aseezina da.Nazio guztiak beretzat hartzen ditueta herri guztiak menderatzen.

6. Baina herriek iseka egingo dioteeta koplak aterako, denek batera.Hara zer esango duten:«Zoritxarrekoa zu,besteren ondasunezaberasten zaren hori—noiz arte?—,zeure zorra gero eta astunagoegiten ari baitzara!

7. Gutxien uste duzulaaltxatuko zaizkizu hartzekodunak;iratzarriko diraeta astin-astin egingo zaituzte.Zeu izango zara orduanhaien harrapakin.

8. Zuk hainbat herririharrapatu diozun bezala,hala harrapatuko dizutebeste herriek zuri.Eta hori,isuri duzun giza odolarengatik,herrialdeei, hirieieta bertako jendeariegindako gogorkeriengatik.

9. «Zoritxarrekoa zu,zoritxarrari ihes egin ustezetxea bidegabeko irabazizaberastu duzun hori,gordeleku seguruaeduki ahal izateko!

10. Zeure etxea lotsagarriuztea lortu duzu;hainbat herri suntsituz,zeure burua galdu duzu.

Irakurri kapitulu osoa Habakuk 2