Itun Zaharra

Itun Berria

Habakuk 1:10-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Erregeak isekaz darabiltzate,handikiei irri egiten.Gotorlekuek barreguraematen diete,ondoan lur-pilak eginezhartzen baitituzte.

11. Haizea bezala, batera nahiz bestera,aurrera doaz.Indarra dute beren jainko».

12. Ez ote zara zu, Jauna,betidanik nire Jainko santu,heriotzaren garaile?Jauna, nire harkaitza,zeuk hartu dituzu babiloniarrokzeure epaia betetzeko,zeuk eman diezu indarragu zigortzeko.

13. Garbiegi dituzu begiakgaiztakeria aurrean edukitzeko,jasanezineko duzu zapalketa.Nolatan zaude, bada,maltzur horiei begira?Nolatan isilik, gaiztoak zintzoairensten duen bitartean?

14. Itsasoko arrainedo nagusi gabeko narrasti bailirandarabiltzazu gizakumeak.

15. Nola amuak arraina,hala dute babiloniarrekjendea harrapatzen:sareetara erakarrieta biltzen dituzte.Orduan jai egiten dutepozez jauzika.

16. Sakrifizioakeskaintzen dizkiete sareei,intsentsua erretzen,janari gozo eta oparoaeman dietela eta.

17. Behin eta berriz sareak hustuz,herriak gupidagabe hiltzenjarraituko ote dute?

Irakurri kapitulu osoa Habakuk 1