Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 9:9-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Esan zidan: «Israel eta Juda herrien errua handia da, izugarria; hilketaz betea dago herria, eta hiria bidegabekeriaz; esaten dute: “Jaunak bertan behera utzi du herrialde hau; ez gaitu Jaunak ikusten”.

10. Beraz, ez diet errukirik izango, ezta barkatuko ere. Beren jokabidearen ordaina emango diet».

11. Orduan, lihoz jantzitako gizonak, gerrian idazteko tresnak zituenak, etorri eta jakinarazi zion: «Bete dut agindu zenidana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 9