8. Printzeak hori izango du bere jabetza Israelen. Horrela, nire printzeek ez dute herria gehiago zapalduko, eta Israelgo leinuei utziko diete gainerako lurraldea.
9. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Aski da, Israelgo printzeok!Bazter itzazueindarkeria eta lapurreta,jokatu zuzenbidez eta justiziaz,ez zurrupatunire herriaren ondasunak.Nik, Jainko Jaunak, esana.
10. «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.
11. Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.
12. Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.
13. «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,
14. eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik.
15. Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
16. Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.