Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 45:6-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Eremu sakratu bezala bereizitako zatiaren ondoan, hamabi kilometro eta erdi luzeko eta bi kilometro eta erdi zabaleko beste zati bat mugatuko da hiri-barruti bezala: zati hori israeldar guztientzat izango da.

7. Printzearentzat ere bereiziko da zati bat, eremu sakratu eta hiri-barrutiaren bi aldeetara: mendebaldetik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da, eta ekialdetik Israelgo ekialdeko mugaraino. Guztira, leinu bakoitzaren lurraldearen luzera berbera izango du.

8. Printzeak hori izango du bere jabetza Israelen. Horrela, nire printzeek ez dute herria gehiago zapalduko, eta Israelgo leinuei utziko diete gainerako lurraldea.

9. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Aski da, Israelgo printzeok!Bazter itzazueindarkeria eta lapurreta,jokatu zuzenbidez eta justiziaz,ez zurrupatunire herriaren ondasunak.Nik, Jainko Jaunak, esana.

10. «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.

11. Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.

12. Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.

13. «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,

14. eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik.

15. Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

16. Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 45