Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 45:12-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.

13. «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,

14. eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik.

15. Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

16. Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.

17. Izan ere, beronek arduratu behar du jaiegun, ilargi berri, larunbat eta israeldarren festaburuetan egin beharreko erre-oparietarako eta labore- eta isur-oparietarako beharrezkoa hornitzeaz. Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz.

18. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Lehen hilaren batean, akats gabeko zezen bat eskainiko duzue santutegiaren garbikuntza-ohikunea egiteko.

19. Garbikuntzarako aberearen odola hartuko du apaizak eta tenpluko ate-muntagak, aldarearen lau ertzak eta barneko atariko ate-muntagak igurtziko ditu.

20. Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza.

21. «Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 45