Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 45:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.

11. Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.

12. Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.

13. «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,

14. eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik.

15. Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 45