Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 45:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lurraldea israeldar leinuen artean banatzean, zati bat Jaunarentzat bereiziko duzue, eremu sakratu gisa: hamabi kilometro eta erdi izango da luze eta hamar kilometro zabal. Sakratua izango da eremu osoa.

2. Eremu horretatik, zati bat, karratua —berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean—, tenpluarentzat izango da, eta hogeita bost metro zabaleko hutsartea izango du inguru guztian.

3. Jaunarentzat gordetako zati horren erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, mugatu egingo duzue. Hor eraikiko da santutegia, toki santua.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 45