Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 42:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Gelak hiru oinetan zeuden, baina ez zuten zutaberik atarikoek bezala, baizik eta gero eta estuagoak ziren gorantz.

7. Gelen aurrean, kanpoko atariaren aldera, horma zegoen, hogeita bost metro luze zena.

8. Izan ere, kanpoko atari aldera jotzen zuten gela haien luzera ere hogeita bost metrokoa zen; tenplura jotzen zuten gelena, berriz, berrogeita hamarrekoa.

9. Gela haien azpian, eraikinaren ekialdetik, sarrera bat zegoen kanpoko ataritik zetozenentzat.

10. Sarrera hura atariko horma hasten zen tokian zegoen.Hegoaldetik ere, hutsartearen eta tenplu atzeko eraikinaren aurrez aurre, beste gela-multzo bat zegoen.

11. Pasabidea zuten aurrean, eta neurri, antolamendu eta sarrera-irteerei zegokienez iparraldekoak bezalakoxeak ziren.

12. Hegoaldeko gelen azpian, pasabidearen muturrean, sarrera bat zegoen, babes-hormaren aurrez aurre; ekialdetik sartzen zen.

13. Esan zidan gizonak: «Hutsartera jotzen duten ipar eta hegoaldeko gelak sakratuak dira. Jaunari sakrifizioak eskainiko dizkioten apaizek hor jango dituzte opari guztiz sakratuak, eta hor ipiniko dituzte beste opari sakratuak ere, labore-opariak nahiz barkamen- eta ordain-opariak, toki sakratua baita.

14. Santutegira sartuko diren apaizak ezin izango dira kanpoko atarira irten, Jaunaren zerbitzuan erabilitako jantziak aurrez gela horietan utzi gabe, sakratuak baitira jantzi horiek. Arropaz aldatuko dira herriari dagokion esparrura ateratzeko».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 42