Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 42:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Gela aurrean, barneko atariaren aldetik, pasabide bat zegoen, bost metro zabal eta berrogeita hamar metro luze; iparraldetik zuen sarrera.

5. Goreneko gelak beste bi solairuetakoak baino estuagoak ziren, galeriek tokia kentzen zieten eta.

6. Gelak hiru oinetan zeuden, baina ez zuten zutaberik atarikoek bezala, baizik eta gero eta estuagoak ziren gorantz.

7. Gelen aurrean, kanpoko atariaren aldera, horma zegoen, hogeita bost metro luze zena.

8. Izan ere, kanpoko atari aldera jotzen zuten gela haien luzera ere hogeita bost metrokoa zen; tenplura jotzen zuten gelena, berriz, berrogeita hamarrekoa.

9. Gela haien azpian, eraikinaren ekialdetik, sarrera bat zegoen kanpoko ataritik zetozenentzat.

10. Sarrera hura atariko horma hasten zen tokian zegoen.Hegoaldetik ere, hutsartearen eta tenplu atzeko eraikinaren aurrez aurre, beste gela-multzo bat zegoen.

11. Pasabidea zuten aurrean, eta neurri, antolamendu eta sarrera-irteerei zegokienez iparraldekoak bezalakoxeak ziren.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 42