Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 41:7-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Oin bakoitzean gelak zabalagoak ziren, eta tenpluko horma, berriz, estuagoa. Barreneko oinetik bitartekora igarotzen zen, eta honetatik gorenekora.

8. Eta tenpluaren inguru guztian, hiru metroko ezponda ikusi nuen, eta haren gainean zeuden oinarrituak eranskin edo gelak.

9. Eranskinen kanpoko hormak bi metro eta erdiko lodiera zuen. Eta tenpluari erantsitako gela haien

10. eta apaizen gelen artean hamar metroko hutsartea zegoen, tenpluaren inguru guztian.

11. Geletatik bi ate zeuden hutsarte hartara: bata iparraldera eta bestea hegoaldera. Hutsartearen inguruko hormaren lodiera bi metro eta erdikoa zen.

12. Tenpluaren mendebaldean, eraikin bat zegoen hutsartearen azkenean: berrogeita bost metro zen luze eta hogeita hamabost zabal; hormak, berriz, bi metro eta erdi lodi.

13. Gizonak tenplua neurtu zuen: berrogeita hamar metro zen zabal. Hutsartearen, mendebaldeko eraikinaren eta hormen luzera, guztira, berrogeita hamar metrokoa zen.

14. Tenpluaren ekialdeko fatxadaren eta hutsartearen luzera ere berrogeita hamar metrokoa zen.

15. Tenpluaren atzealdean zegoen eraikinaren luzera ere neurtu zuen: berrogeita hamar metro, alde bietan zeuden galeriak barne.Barneko sala handia eta atarira jotzen zuten atalondoak

16. zurez estaliak zeuden, baita atalaseak eta saredun leihoak ere; dena zegoen zurez estalia, zorutik leihoetaraino; leiho-arteak ere zurez estaliak zeuden.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 41