Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe. Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.

17. Gero, kanpoko atarira eraman ninduen gizonak. Atariak hogeita hamar gela zituen, eta harrizko espaloia inguru guztian.

18. Sarreren alboetan zegoen espaloia, eta honen zabalera haien luzera bestekoa zen; barneko patioa baino beherago zegoen mailaz.

19. Gizonak ataria neurtu zuen, eta kanpoko atariko lehen ataurretik barneko atariko ataurreraino berrogeita hamar metro zeuden.

20. Kanpoko atarian iparraldera zegoen sarreraren luzera eta zabalera ere neurtu zituen.

21. Alde bietan zeuden hiru zaingelak, tarteko hormak eta atalondoa ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren: hogeita bost metro luze eta hamabi eta erdi zabal.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40