Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Atearen zabalera neurtu zuen: bost metrokoa zen, eta erdiko pasabidearen zabalera sei metro eta erdikoa.

12. Zaingelen aurrean, pasabidearen alde bietan, horma bat zegoen, metro erdikoa; zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean.

13. Zaingela haietako baten barreneko hormatik, aurrez aurre pasabidearen beste aldean zegoen gelaren barreneko hormaraino neurtu zuen: hamabi metro eta erdiko tartea zegoen.

14. Gero, atalondoa neurtu zuen: hamar metrokoa zen. Atalondoak atarira jotzen zuen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40