Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 39:24-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Beren kutsadura eta errebeldiak merezi bezala erabili nituen; horregatik eman nien bizkarra.

25. Baina hau diot nik, Jainko Jaunak: Orain, Jakoben herriaren zoria aldatuko dut: gupidaz hartuko dut Israel herri osoa eta erbestetik itzularaziko, neure izen santuaren ohoreaz arduraturik.

26. Beren lurraldean, inork izutu gabe, seguru biziko direnean, nire kontra egin dituzten lotsagarrikeria eta desleialkeria guztiak ahaztuko dituzte.

27. Atzerritarren artetik etorrarazi eta etsaien herrialdeetatik bilduko ditudanean, beraien bidez neure santutasuna agertuko dut nazio askoren aurrean.

28. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna, beren Jainkoa, nazio artera erbesteratu ondoren, beren lurraldean elkartuko baititut berriro, bat bera ere han utzi gabe.

29. Ez diet gehiago bizkarra emango, neure espiritua isuriko baitut Israel herriaren gain. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 39