Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 39:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean Gogen aurka eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Gog, zure kontra nator, Mexek eta Tubal herrien buruzagi nagusi horren kontra.

2. Itzularazi egingo zaitut, iparraldeko muturretik abiatzera behartu eta Israelgo mendietara ekarriko.

3. Zure ezkerreko eskuko uztaia apurtu eta eskuinekotik geziak eroraraziko dizkizut.

4. Israelgo mendietan eroriko zarete hilik, zu zeu, gudarostea eta lagun dituzun herriak. Hegazti harrapari eta basapiztien janari bihurtuko zaituztet.

5. Nik iragarri bezala, landa zabalean geldituko zarete hilda. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

6. Su emango diet Magogi eta itsas herriei, non lasai bizi baita jendea; orduan jakingo dute ni naizela Jauna.

7. Neure herri Israeli santu naizela aitorraraziko diot, eta ez diot utziko neure izen santua gehiago belzten. Orduan jakingo dute nazioek ni naizela Jauna, Israelen Santua.

8. Horra, badator iragarri dudan eguna, iristear dago. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

9. Orduan, Israelgo hirietako jendeak, irten, sua egin eta erre egingo ditu armak: babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak; zazpi urterako erregaia izango dute.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 39