Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 35:9-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Betiko basamortu bihurtuko zaitut eta zure hirietan ez da inor biziko. Orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.

10. «“Israel eta Juda herrialdeak gureak dira, gu jabetuko gara horietaz” esan duzu —nahiz eta ni, Jauna, bertan bizi—;

11. horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zuk gorrotoaren eraginez israeldarren kontra azaldu duzun amorru eta grina berberaz jokatuko dudala. Zigortuko zaitudanean, orduan aitortuko naute israeldarrek.

12. Orduan jakingo duzu nik, Jaunak, entzun ditudala zuk Israelgo mendien kontra botatako irain guztiak. Esan duzu: “Hutsik daude, geuk irensteko eman dizkigute”.

13. Erronka egin didazue harro, gehiegikeriaz hitz egin duzue nire kontra; dena entzun dut!

14. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Guztiz suntsituko zaitudanean, herrialde osoa poztuko da.

15. Zu poztu egin zinen Israel herriaren ondarea basamortu bihurtzean; bada, gauza bera egingo dizut: Seir mendialdea, Edom osoa, basamortu bihurtuko zaitut. Orduan, denek jakingo dute ni naizela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 35