Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 34:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Ez dituzte berriro beste nazioek larrutuko, ezta basapiztiek irentsiko ere. Seguru biziko dira, inork izutu gabe.

29. Herrialdea baratzea jori bihurtuko diet; ez ditu berriro goseak joko eta beste nazioek ez dituzte lotsaraziko.

30. Orduan jakingo dute ni, Jauna, beren Jainkoa, berekin nautela, eta beraiek, Israel herria, nire herri direla. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

31. Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete, eta ni zuen Jainko. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 34