Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 32:27-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Ez daude antzina eroritako heroiekin, beren armaz horniturik Hildakoen Egoitzara jaitsi zirenekin; hauei ezpata burupean eta babeskia bular gainean jarri zizkieten. Heroi hauek ere bizidunen artean izu-ikara ezarri zuten.

28. Baina zuk, Egipto, sinesgabeen artean joko duzu lur, eta gerran hildakoekin geldituko zara etzanda.

29. «Han datza Edom ere: bertako errege eta buruzagiak oso ahaltsuak izan arren, fedegabeekin, gerran hildako guztiekin batera daude.

30. «Han daude iparraldeko herrien buruzagi guztiak, baita sidondar guztiak ere. Izu-ikara ezartzen zuten, baina orain gerran hildakoekin dautza sinesgabe horiek, desohorez beterik eta beren egintzengatik lotsatuak; hildako guztiekin batera daude.

31. «Jendetza hori ikustean, kontsolatu egingo da faraoia bere gudarostea gerran galdu izanaz. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

32. Izu-ikara ezarri baitzuen bizidunen artean, faraoia eta bere gudarostea sinesgabeen artean geldituko dira etzanik, gerran hildakoekin batera. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 32