Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 32:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hamabigarren urtean, hamabigarren hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, kanta eresi hau Egiptoko errege faraoiari buruz:«“Lehoikumea ematen zenuennazioen artean,baina uretako krokodiloabezalakoa zara:plisti-plasta zabiltza zeure ibaian,hankekin ur-lasterrari eragineta ura zikintzen duzu”.

3. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Inguruan nazio asko bildueta neure sareabotako dizut gainera;nire sarean aterako zaituzte.

4. Lurrera botako zaituteta bertan behera utzikolanda zabalean;hegazti guztiak pausaraziko ditutzure gaineaneta basapiztia guztiak asebetekozure haratustelaz.

5. Mendietan sakabanatuko dutzure sarraskiaeta harekin haranak beteko;

6. zure odolaz blai egingo dut lurra,mendi gainetatik isurieta erreka-zuloak ere beteko.

7. Zu itzaltzean, zerua estaliko dut:izarrak ilundueta eguzkia lainoz estaliko;ilargiak ez du distirarik egingo.

8. Zuregatik ilunduko ditutzeruko argizagi guztiak,eta ilunpea ekarrikozure herrialdera.Honela diot nik, Jainko Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 32