Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 30:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Egin aienezoritxarreko egunarengatik!

3. Hurbil da eguna,hurbil Jaunaren eguna;egun goibela izango da,nazioen zigor-garaia.

4. Gerra etorriko da Egiptora,eta izu-ikara izango Etiopian,Egipton hildakoak erortzean;hango aberastasunak lapurtueta oinarrietaraino suntsituko dute.

5. Etiopia, Put, Lud eta Arabia osoa,Libia eta herrialde aliatu honetakojendea gerran eroriko daegiptoarrekin batera.

6. Hau diot nik, Jaunak:Gerran eroriko diraEgiptoren laguntzaileakMigdoletik Asuaneraino,eta Egiptoren indar harroalur jota geldituko.Nik, Jainko Jaunak, esana.

7. «Basamorturik basamortuena izango da Egipto, hiri guztien artean hondatuenak bertako hiriak.

8. Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna.

9. Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 30