Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 30:15-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. «Neure sumina isuriko dut Egiptoko hiri gotor zen Sinen gainera, eta Tebasen harropuzkeria deuseztatuko.

16. Su emango diot Egiptori, minez bihurrituko da Sin; zulatu egingo dituzte Tebaseko harresiak, eta hiria urperatua izango.

17. Heliopolis eta Bubastiseko gazteak gerran hilko dituzte eta emakumeak gatibu eramango.

18. Tafnes hirian eguna ilundu egingo da, nik Egiptoren agintea apurtu eta beraren indar harroa amaiaraziko dudanean; hodei batek estaliko du hiria, eta bizilagunak gatibu eramango dituzte.

19. Egiptoren kontrako epaia beteko dut, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

20. Hamaikagarren urtean, lehen hilaren zazpian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

21. «Gizaseme, nik hautsi dut Egiptoko errege faraoiaren besoa, eta inork ez dio lotu eta sendatu, indarberriturik ezpata hartu ahal izan dezan berriro.

22. Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Egiptoko errege faraoiaren kontra nator. Bi besoak hautsiko dizkiot, ongi duena eta jadanik hautsia duena, eta ezpata eroraraziko diot eskutik.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 30