Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 30:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Egin aienezoritxarreko egunarengatik!

3. Hurbil da eguna,hurbil Jaunaren eguna;egun goibela izango da,nazioen zigor-garaia.

4. Gerra etorriko da Egiptora,eta izu-ikara izango Etiopian,Egipton hildakoak erortzean;hango aberastasunak lapurtueta oinarrietaraino suntsituko dute.

5. Etiopia, Put, Lud eta Arabia osoa,Libia eta herrialde aliatu honetakojendea gerran eroriko daegiptoarrekin batera.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 30