Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 3:24-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. baina Jaunaren espirituak niregana sartu eta zutitu egin ninduen; orduan, esan zidan Jaunak: «Gelditu zeure etxean itxita.

25. Hara, gizaseme! Jendeak sokaz lotu-lotu egingo zaitu eta ezin izango zara atera.

26. Mihia ahosabaiari erantsia utziko dizut eta mutu geldituko zara; ezin izango duzu berriz jende errebelde hori zentzatu.

27. Baina hitz egingo dizudanean, zabalduko dizut ahoa eta nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziko diezu. Entzun nahi duenak entzun dezala, eta nahi ez duenak ez, herri errebeldea baita».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 3