Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 3:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Altxatu eta haranerantz irten nintzen; eta hantxe zegoen Jaunaren aintza, Kebar ibai ondoan ikusia nuena bera. Ahuspez erori nintzen;

24. baina Jaunaren espirituak niregana sartu eta zutitu egin ninduen; orduan, esan zidan Jaunak: «Gelditu zeure etxean itxita.

25. Hara, gizaseme! Jendeak sokaz lotu-lotu egingo zaitu eta ezin izango zara atera.

26. Mihia ahosabaiari erantsia utziko dizut eta mutu geldituko zara; ezin izango duzu berriz jende errebelde hori zentzatu.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 3