Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 3:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ahoa zabaldu nuen eta liburua janarazi zidan.

3. Eta esan zidan: «Gizaseme, bete sabela ematen dizudan liburu honekin». Jan eta eztia bezain gozo gertatu zitzaidan.

4. Esan zidan: «Gizaseme, zoaz Israel herriarengana eta adierazi nire hitzak.

5. Ez zoaz mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herri batengana, Israel herriarengana baizik.

6. Mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herriengana bidaliko bazintut, jaramon egingo lizukete.

7. Baina Israel herriak ez dizu jaramonik egingo, ez baitit niri jaramon egin nahi izan. Izan ere, Israel herri osoa da burugogor eta setatsu.

8. Eta horiek bezain burugogor eta tematsu bihurtuko zaitut.

9. Diamantea bezain gogor bihurtuko zaitut, harkaitzak baino gogorrago; ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 3