Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 29:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hamargarren urtean, hamargarren hilaren hamabian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, zuzendu faraoiagana, Egiptoko erregeagana, eta hitz egin nire izenean beraren eta Egipto osoaren kontra.

3. Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Zure aurka nator, faraoi,Egiptoko errege, Niloren erdianzauden krokodilotzarra,“Neurea dut Nilo ibaia,neuk egina da eta”, diozuna.

4. Kakoak jarriko dizkizut muturretan,Niloko arrainakzure ezkatetan erantsaraziko ditut;ibaiaren erditik kanporaaterako zaitut,Niloko arrain guztiakezkatetan erantsiak dituzula.

5. Basamortura jaurtiko zaitutNiloko arrain guztiekin;han geldituko zara lur gainean,inork ez zaitu jasoko hilobiratzeko;basapiztien eta hegazti harraparienjanari bihurtuko zaitut;

6. horrela jakingo duteEgiptoko bizilagun guztiekni naizela Jauna,kanabera bezain euskarri ahulaizan baitzara Israel herriarentzat;

7. eskuetan hartzean, apurtueta eskuzabala zulatzen zenien;zure gainean jartzen zirenean, hautsieta erorarazi egiten zenituen.

8. «Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 29