Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 27:21-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz.

22. Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.

23. Haran, Kane eta Eden hirietakoek, Sabako merkatariek, Axur eta Kilmad hirietakoek ere zurekin egiten zituzten tratuak.

24. Zure azoketara luxuzko jantziak, purpurazko soingainekoak, bordatuak, kolore anitzeko tapizak eta soka txirikordatuak ekartzen zituzten.

25. «Itsas zabaleko ontziekgarraiatzen zituztenzure merkantziak.Aberastasunez bete-beterikoontzia bezalakoa zinenitsasoaren erdian;

26. arraunlariek ur handitan barrenaeraman zintuzten,baina ekialdeko haizeaksuntsitu egin zaituitsasoaren erdian.

27. Zure aberastasunak,merkantziak eta salgaiak,zure marinel eta lemazainak,zure itsas arotz,merkatari eta gerlariak,daramazun tripulazio guztia,itsasoaren erdian urperatuko dirazeu hondoratzean.

28. Zure marinelen deiadar-hotsazdardara egingo duitsasertzeko jendeak.

29. Arraunlari guztiekbertan behera utziko dute ontzia,marinel eta itsasgizonaklehorrean geldituko dira.

30. Deiadar egingo dute zuregatik,garratz egingo garrasi,errautsez burua estalieta lurrean iraulkatuko.

31. Burua soilduko dute zuregatiketa dolu-jantzia hartuko soinean;bihotz-saminez egingo dute negar,aiene egingo garratz.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 27