Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 27:18-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Damaskokoek ere produktu asko, mota guztietako ondasunak, erosten zizkizuten, eta Helbongo ardoz eta Tzahar-eko artilez ordaintzen zizuten.

19. Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.

20. Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.

21. Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz.

22. Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.

23. Haran, Kane eta Eden hirietakoek, Sabako merkatariek, Axur eta Kilmad hirietakoek ere zurekin egiten zituzten tratuak.

24. Zure azoketara luxuzko jantziak, purpurazko soingainekoak, bordatuak, kolore anitzeko tapizak eta soka txirikordatuak ekartzen zituzten.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 27