Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 27:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, kanta zuk ere erosta Tirori:

3. «Oi Tiro, itsas portuetako erregina,itsas herri askorekinmerkataritzan aritzen zaren hori,honela diotsu Jainko Jaunak:Oi Tiro,“Ezin ederragoa naiz”esan zenuen;

4. itsasoan jaun eta jabe zinen,ontzi eder bat bezalakoaeraiki zintuzten zeure egileek:

5. Senir-eko zipresezegin zizuten zurajea,Libanoko zedroz goi-masta;

6. Baxango haritzez arraunak,boliz tartekaturikoZipreko zipresez zubia;

7. haize-oihalak, zure ezaugarrizirenak, Egiptoko liho bordatuz;zure gainestalkiakElixa uharteetako purpuraeta gorriminezko oihalez.

8. Sidon eta Arbadeko jendeazenuen arraunlari,eta zeure gizonik trebeenak,oi Tiro, lemazain.

9. Bibloseko artisau trebatuenakzenituen zeure itsas arotz;itsasontzi guztietako marinelekerosten zizuten merkantzia.

10. «Pertsia, Lud eta Put herrialdeetako gerlariak zeneuzkan zeure armadan, babeski eta buru-oskolak zintzilikatuz apaintzen zintuzten.

11. Arbadeko gizonak, zure armadarekin, zure harresietan zeuden zainketan, eta Gamad-ekoak zure dorre-gainetan. Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz.

12. «Tarsiseko jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna, eta zeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.

13. Grezia, Tubal eta Mexek-eko jendea ere bezero zenuen, eta esklaboz eta brontzezko tresnez ordaintzen zizuten.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 27