Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 24:5-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Hartu arkume ederrena;gero, pilatu azpian egurra,irakin dezala borbor,hezurrak ere ongi egosteko.

6. Izan ere, hau diot nik,Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea,herdoildutako tupina,herdoila galtzen ez duena!Hustu ezazu zatirik zati,bakar bat ere utzi gabe.

7. Izan ere, isuri duen odolaberaren baitan dago:haitz soilaren gainean isuri dueta ez lurrera,hautsak estal ez dezan.

8. Nire sumina suspertu du;mendeku gabe gera ez dadin,haitz soilean, estali gabe,utzi dut isuri duen odola.

9. Beraz,hau diot nik, Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea!Su handia egingo dut nik ere.

10. Pilatu egurra erruzeta piztu sua;egosi ongi haragia,bota gozagarriak,eta desegin daitezela hezurrak.

11. Utzi txinparta gaineantupina hutsik,berotu brontzea goritu arte,ea zikinkeria urtueta herdoila joaten zaion.

12. «Baina ahalegin guztiak alferrik! Herdoil asko du eta suak ere ezin kendu.

13. Jerusalem! Kutsaturik zaude zeure likiskeriaz; garbitu nahi izan zaitut, baina ez didazu zikinkeria garbitzen utzi. Ez zara, bada, garbi geldituko nire sumina zure gain zeharo hustu arte.

14. Nik, Jaunak, hitz egin dut eta bete egingo dut, atzera egin gabe; ez naiz errukituko, ez damutuko. Zure jokabidearen eta egintza txarren arabera epaituko zaitut. Nik, Jainko Jaunak, esana».

15. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

16. «Gizaseme, zure begien pozgarri dena kenduko dizut bat-batean. Baina zuk ez egin dolu, ez hasi aieneka edo negarrez.

17. Egin negar isilean, baina ez egin ohiko dolurik; jarri buruzapia, jantzi sandaliak, ez estali aurpegia eta ez jan hileta-ogirik».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 24