Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Hurbileko nahiz urrutikoek zutaz barre egingo dute, ospe txarreko eta desordena handiko hiri hori.

6. «Zure baitan Israelgo printzeek odola isurtzen dute, nor bere indarraz baliatuz.

7. Zure baitan aita-amak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen.

8. Nire gauza santuak mespretxatzen dira, nire larunbata hausten.

9. Zure baitan badira odola isurtzera bultzatzen duten iraintzaileak, sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen dutenak, gauza gaitzesgarriak egiten dituztenak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22