Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zure baitan bada bere burua diruz saltzen duenik, lukurreriaz interesak kobratzen dituenik, lagun hurkoa zapalduz aberasten denik. Eta nitaz ahazturik bizi zara! Honela diot nik, Jainko Jaunak.

13. «Hara, txaloka ari natzaizu egin dituzun bidegabeko negozio eta hilketak ikusiz.

14. Jasango ote du zure bihotzak eta egongo ote zure eskua tinko, zure aurka ekingo diodanean? Nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dut.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22