Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Zuk, gizaseme, epaitu, epaitu gogor hiri odolzalea, aurpegiratu beraren jokabide higuingarria!

3. Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure biztanleek hilketak egiten dituzte, horrela zure ordua hurbilaraziz; idoloak egiten dituzte, horrela zu kutsatuz.

4. Hilketa horiengatik, errudun bihurtu zara; eginiko idoloengatik, kutsatu egin zara; horrela, suntsipen-eguna hurbilarazi duzu eta zeure bizitzaren amaierara iritsi. Horregatik, nazio arrotzen iseka-gai egiten zaitut eta herrialde guztien barregarri.

5. Hurbileko nahiz urrutikoek zutaz barre egingo dute, ospe txarreko eta desordena handiko hiri hori.

6. «Zure baitan Israelgo printzeek odola isurtzen dute, nor bere indarraz baliatuz.

7. Zure baitan aita-amak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen.

8. Nire gauza santuak mespretxatzen dira, nire larunbata hausten.

9. Zure baitan badira odola isurtzera bultzatzen duten iraintzaileak, sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen dutenak, gauza gaitzesgarriak egiten dituztenak.

10. Zure baitan bada aitaren emaztearekin sexu-harremanik duenik, eta hilerokoarekin dagoen emakumea errespetatzen ez duenik.

11. Batek adulterio egiten du lagun hurkoaren emaztearekin, beste batek harreman gaitzesgarriak ditu errainarekin, eta beste batek bere arrebaordea, aitaren alaba, bortxatzen du.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22